|
Otras Noticias |
|
Edizio jarraia, berria.info
|
Berria.info-ko edizio jarraiaren azken albisteak
|
|
-
19 urteko mutil bat atzeman dute Bilbon, ama jo eta mehatxatu duelakoan
-
EAJk epaiketa garaian ez du Ibarretxeren aldeko mobilizaziorik egingo
Ostegunean hasiko da epaiketa, Bilbon, eta jendea EAEko Auzitegi Nagusira "naturaltasunez" azalduko dela adierazi du Egibarrek. Lopez eta Ares PSE-EEko kideak, eta Otegi, Barrena, Etxeberria, Petrikorena eta Dañobeitia Batasunekoak ere epaituko dituzte.
-
Israelek palestinarrak hiltzen segitzen du Gazan
Gaur 23 lagun hil ditu, guztiak zibilak; haien artean, familia bereko zazpi kide. Dagoeneko 530 lagun hil ditu. Gazako lurraldea estrategikoki hiru zatitan banatu du Israelek.
-
Aske utzi dute Irunen larunbatean atxilotutako gizonezkoa
Autoan, besteak beste, lehergailuak egiteko materiala zuelakoan atzeman zuten, kontrol batean. Fernando Andreu epaileak laga du libre.
-
Bi lagun erietxera eraman dituzte Iruñean, kea arnasteagatik
Haien etxean sutea izan da bart, Etxabakoitz auzoan.
-
Gaur sartu dute EAJk eta EAk Azpeitiko alkatearen aurkako zentsura mozioa
Hilaren 17an eztabaidatuko dute, eta Julian Eizmendi jeltzalea izango da alkate berria, Iñaki Errazkin ezker abertzalekoaren partez. EAJk gutxiengoan gobernatuko du, EA ez delako sartuko udal gobernuan.
-
Cegasako langileek kaleratzeen plana erretiratzeko eskatu dute berriro
Enpresako zuzendaritzaren asmoen aurkako elkarretaratzea egin dute Gasteizen, eta han izan da Javier Madrazo Eusko Jaurlaritzako kontseilaria.
-
Elur maila 300 metrora jaitsiko da datozen orduetan
|
|